Sariak
Etxelekua, 3 SUPER GOLD domina irabazi zituen gasnategia
90. hamarkada hasieratik, gure ardi eta gasnek txapelketa desberdinetan parte hartu dute, sari desberdinak lortuz; "gasna hoberena", "ardi latxaren itxura", "esne errendimendua"...
Lorpen garrantzitsuenak 2009. urtetik aintzin lortu izan ditugu; munduko garrantzitsuena den World Cheese Awards lehiaketan aurkeztuz joan gara eta super urrea, urrea, zilarra, brontzea eta garrantzitsuena, 2014-ko edizioan lortutakoa: MAJOR WINNERS (Irabazle garrantzitsuena) dominak izan dira. Geroztik etiketa berezi bat gehitzen diegu gure gasnei.
Bengotxea, munduko 7. gasna hoberena
2014ko World Cheese Awards munduko gasna sariketa garrantzitsuenean, Bengotxea, MAJOR WINNERS saria eskuratu du, honek erran nahi du, 10 gasna hoberenen artean gelditu dela, 33 herrialde desberdinetako 2.600 gasnen artean 7. postua lortu du.