Hasiera


Ongietorria Etxelekua Gasnategira

Munduko lehen hamar gasna hoberenen artean

Etxelekua gasnategia, Nafarroa iparraldean kokatua dago, iparraldearekin muga egiten duen Urdazubi/Urdax herrian, sorginen herria bezala ezagutzen den Zugarramurditik oso hurbil.

Baserri honetan, belaunaldiz belaunaldi ardi latxa eta gasnaren tradizioari eutsi izan diogu.

Famili ustiapen txiki bat gara, Manuel Bengotxea eta Mª Isabel Lastiri, 90. hamarkadaren hasmentan hasi ziren etxetik eta inguruko dendetan gasnak merkaturatzen.

Ibilbide luze honetan, eskari zein garai berrietara egokituz joan gara, gaur egun, gure seme-alaben laguntzaz, prozesu osoa zainduz eta landuz lan egiten dugu, non kalitatea dugun helburu: urte osoan zehar ardien elikadura den baserriko belaietatik hasita, gasnaren merkaturatzea arte.

Etxelekuan, bi gasna mota eskaintzen ditugu; alde batetik, ardi gasna, ETXELEKUA eta BENGOTXEA izenpean saltzen ditugunak, azken hau Idiazabal Jatorrizko Deitura darama eta ibilbide luze honetan hainbat sari garrantzitsu lortu izan ditu; eta behi gasna, ETXELEKUA izenpean, ondoko baserritik eskuratutako esnearekin landua.

Gure gasnen ontze prozesu osoan, ehunduraren leuntasun berezi hori mantentzea lortzen dugu, eta honengatik nabarmentzen gara.

Gure gasnak

Etxelekua ardi gasna

Ardi latxaren esne gordinez egindako gasna koipetsua.

Bengotxea ardi gasna

Ardi latxaren esne gordinez egindako gasna IDIAZABAL jatorri izenarekin

Etxelekua behi gasna

Behi esne pasterizatuarekin egindako gasna.